Ikastaroak eskaintzen ditugu haur zein helduentzat, beharren neurrira. Taldeen arabera eta denbora luzera ezberdinekin. Gure lanbidean tresna ditugun txotxongilolaritza eta antzerki fisikoa dira ikastaroen oinarri.
fffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffgggggggggggggggggggggggggggg
ANTZERKI-SORMEN TAILERRA

"Aktoreak bere gorputza sormenerako ezinbesteko tresna du. Ezpazioarekin duen harremana lantzen dugu, mugimenduen dinamika ezberdinak. Presentzia, erritmoa, ahotsa. Irudimenarekin jolas egiten dugu, pertsonaiak sortu, egoerak, momentu dramatikoak... aktoreari sortzaile izateko tresnak eskura jarriz."
ggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggg
OBJEKTU TAILERRA
"Objektuei izaera partikular bat emateko oinarrizkoa izango zaigu haien formari, haien erritmoari, arnasari eta inguruarekin duten harremanari erreparatzea. Forma sinpleenetatik konposatuagoetara jauzi eginaz, izaki berri hauen drama ezagutzen saiatuko gara instante batez bizitza hartzearen kinka horretan jarriz.Txotxongiloak beti dakar harekin mundu bat. Eta gu, mundu horiek deskubritzen ahaleginduko gara"ggggghhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhgggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggg
TXOTXONGILOEN SORKUNTZA
Haurrentzat: Norberak bere txotxongiloa egitengo du tailer honetan. Adinaren arabera materiale ezberdinak erabiliko dira panpina eraikitzeko.
Helduentzat: Irakasleentzat tailerra edo antzezlan konkretu bat prestatzen ari den konpainietako kideentzat. Erabiltzen diren materialak oso anitzak dira beharren arabera: latexa, erresina, gomaespuma, maché papera, buztina...
ffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffddddddddddddddddddddddddddddddddfffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffdddddddddd Irakasle izan gara: Errenteriako Biteri eskolan, Pasaiako udal tailerretan, Oiartzungo Elizalde ikastetxean, Donostiako Antiguako gazte lokalean., Artedrama laborategian, Donostiako Guardetxean, Zarauzko Braimestorminen, Markinako antzerki taldearekin, Usurbilgo Topaketetan...
Jarri gurekin kontaktuan eta egokitutako tailerra prestatuko dugu!
Telefonoz: 675006680 (Urko) emailez: info@dejabu.org
